Epaimahaia

Katixa Agirre

Vitoria-Gasteiz

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981), euskal idazlea da. Sua falta zaigu ipuin bildumarekin eman zion bultzada bere idazle lanari, 2007an. 2009an Habitat narrazio bilduma argitara eman zuen, Igartza bekaren laguntzaz. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu, esate baterako, Amaia Lapitz (2010, 2013, 2021) nobela sorta. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron, Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, nobela hori hainbat hizkuntzatara itzuli zen. 2018an bere azken nobela argitaratu zuen, Amek ez dute, zortzi hizkuntzatara itzuli dena eta zinemara adaptatzen ari dena egun. Ikus-entzunezko komunikazio saileko irakaslea da EHUn.

Ane Agirre

Vitoria-Gasteiz 

Ane Agirre Loinaz artearen historialaria eta ekoizpen artistikoan espezializatutako kultur kudeatzailea da.  Praktika artistiko garaikideenetan egon da beti, diziplina anitzeko arte-proiektuen komisariotzan eta  akonpainamenduan eskarmentu handia du. Aurrez galeria eta proiektu independenteetan lan egin ondoren,  2014tik Tabakaleran ari da lanean, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, bere ekoizpen zentroaren arduradun gisa. Erakunde honetan, sortzaileen alboan egonez, proiektuen sormena, ikerketa eta  ekoizpenetarako laguntzeko programak eta ekintza-ildoak diseinatzeaz gain, erakundea tokiko zein  nazioarteko komunitate artistikoarentzat iragazkorragoa izatea bilatzen du, praktika eta esperimentazio  artistikoaren garrantzia nabarmentzeko asmoz.

Helena González

Vitoria-Gasteiz

2017 geroztik Helena González, Gasteizko GAZTEFILMFEST haur eta gazteentzako nazioarteko zinema-jaialdiaren sortzaile eta zuzendarikidea da. 2009. urtetik, Gasteizko Udal Berdintasun Zerbitzurako zinema-programatzaile, egun Entre3 zine foruma programatzen eta dinamizatzen dihardu, non udal sail desberdinek parte hartzen duten. Halaber, 2005etik ikus-entzunezko tailerrak egiten ditu Euskal Herriko hainbat ikastetxetan eta2019tik Laudioko Udal zinema, Laudio Top Zinemaren kudeaketa eta programazio erregularra koordinatzen du.