Bestelako jarduerak

Abenduak 11, larunbata

Tailerra

10:00
HAZ espazioa

Palencia, 14
01002 Vitoria-Gasteiz

Plaza mugatuak

Moztekoak eta itsaskorrak: ikusmen-aurkikuntzaren manipulazioa

Tailer praktiko honetan, super 8mm-ko sorkuntzari buruzko sarrera labur bat egingo da; ondoren, formatu bereko ikus lan kolektibo bat sortzeko, aurkitutako metrajea berrerabiliz –analogikoan filmatutako filmak–. Zuzenean esku hartuko da filmean –emultsio zein euskarrian–, hau muntatu eta digitalizatu egingo da Gasteiz-ko CORTADA Film Laburren Jaialdian proiektatzeko. Tailerra, Clara Sánchez Dehesa, Nahikari Mora –HAZ. Laboratorio para el Movimiento Visual–, eta Rodrigo Sousa, artista eta kuradore independente brasildarrak zuzenduko dute.

 

· Ordutegia 10:00- 14:00
· Iraupena 4 ordu
· Prezioa 25€
· Plaza mugatuak (Parte-hartzaile kopurua: 15)
· Izen-emateak info@festivalcortada.eus

Abenduak 15, asteazkena

Solasaldia

18:00
Montehermoso
Kulturunea

Fray Zacarías Martínez, 2
01001 Vitoria-Gasteiz

Sarrera doan lekua bete arte

Koldo Almandoz

“Minututan konta daitezkeen istorioak interesatzen zaizkit”. Kazetaria formazioz Koldo Almandoz (Donostia, 1973), formatu laburreko lanen defendatzailea, edozein korronteri uko eginez dihardun zinegile euskalduna dugu. Halaber, kultur eragile eta irakasle lanak jorratu izan ditu, baita zinea eta kultur gaiak ardatz dituzten hitzaldi ezberdinak eman ere. Farmazia Beltza argitaletxeko editore, Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera, Argazkiazpitituluak eta Igeri edo ito: itsas nobela bat liburuak argitaratu ditu. 

 

Fikzioa, dokumentala eta esperimentazioa uztartzen duten bere Quebrantos (2020), Oreina (2018), Plagan (2017), Kalebegiak (2017) eta Sipo Phantasma (2016) pelikulak nazioarteko jaialdi entzutetsuenetan aurkeztuak izan dira –Cannes, Rotterdam, Donostia, besteak beste– sari ugariren irabazle izanik. Azkenaldian, telesaiaren alorrean lan egin du, Bocas de Arena eta Intimidad telesaiak zuzenduz.

Abenduak 18, larunbata

Kontzertua

13:00
Jimmy jazza

Coronación, 4
01012 Vitoria-Gasteiz

Sarrera doan lekua bete arte

Sara Zozaya

Sara Zozaya donostiarrak, ezagutara eman zuen Nerabe musika taldea banandu ostean, mugak eta estiloak gaindituz dihardu. Izaera eta tonalitate pertsonalagoa hartzen ari den ibilbide artistiko honetan ez dio beldurrik bere musika biluzteari, III. debutean (Hiru, 2018) erakutsi zuen bezala; ez bere musika pop, folk eta musika elektronikoaz janzteari ere; eta hare gutxiago sonako abeslari euskalduna den Benito Lertxundirekin elkar lanean ibiltzeari ere.

Emanaldia

21:00
Kubik Aretoa

General Álava, 5
01005 Vitoria-Gasteiz

Dardara

Marina Lameiro. 2021.
98 min. Dokumentala

 

Marina Lameiro eta Gorka Urbizuren aurkezpena

Berri Txarrak musika-talde ezagunak, 2019an barrena, bira egin zuen mundu osoan zehar. Birari Ikusi arte tour jarri zioten izen, eta, haren bidez, hogeita bost urteko ibilbideari adio egin zioten. Nafarroako Marina Lameiro zinegilea taldearen bidelagun izan zen azken urratsak ematen ari zirenean. Taldea, ez alferrik, fenomeno unibertsal bilakatua da, estiloa –rocka–, hizkuntza –euskara– eta belaunaldi bat ere –taldekideena– gainditurik. Dardara ibai baten gisako dokumental bat da, aurrera egiten duena taldeko konpositore, gitarra-jotzaile eta abeslari Gorka Urbizuren hitzei eta gogoetei jarraikiz. Munduko hainbat bazterretan grabatu ziren istorioak abiapuntu, erretratu korala eratu da, interes erkide batekin: Berri Txarraken musika.